Koronabirusaren bilakaerak eragindako galerak arintzeko laguntzak (Covid-19). Mendaro 2020

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen deialdi honen helburua da Covid-19 koronabirusaren bilakaeraren ondoriozko egoera ekonomikoak arintzea eta, ahal den neurrian, diru-sarreren galera arintzea, Mendaroko txikizkako merkataritzako establezimenduei, zerbitzuei eta ostalariei dagokienez.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/29 – 2020/06/08

ZENBATEKOA: 88.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Aurreikusitako merkataritza-, zerbitzu eta ostalaritza laguntzen onuradun izango dira martxo aren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututako alarma-egoerak eragindako txikizkako merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-jardueren erabateko etendurak edo etendura partzialak eragindako pertsonak, baldin eta laguntza eskatzeko unean titularra Gizarte Segurantzan alta emanda badago.

ARAUDIA:

Presako deialdia, jendearentzat zabalik dauden txikizkako merkataritzara, zerbitzu eta ostalaritza-establezimenduetara eta talde kalteberetara bideratutako diru-laguntzak emateko, koronabirusaren bilakaerak eragindako galerak arintzeko (Covid-19).