Kontrataziorako dirulaguntzak. Irún 2020

Deskribapena


Xedea

Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea, horien artean, Covid-19k tokiko enpresek ohiko merkatuan eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren enplegua galdu dutenak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/30 – 2021/02/15

ZENBATEKOA: 1.098.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauen xedeko laguntzaren onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:

  • Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.
  • Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.
  • Enpresa batek ezingo du langile bera kontratatu aurreko deialdietan diruz lagundua izan bada.

ARAUDIA:

Kontrataziorako dirulaguntzen 2020ko oinarriak (Lanbide deialdia).