Kontratatzeko laguntzak, Urola Garaia 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honetako oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzen helburua Urola Garaiko enpresei laguntza ekonomikoak ematea da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/14 - 2020/12/22

ZENBATEKOA: 36.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa onuradunak honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lantokiak Ezkio, Legazpi, Urretxu edo Zumarragan egon behar du.
  • IAE-JEZn alta emanda egotea eta zerga horren betebeharrak egunean ordainduta izatea, betiere enpresaren jarduerak zerga hori ordaintzea eskatzen badu.
  • Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak beteta edukitzea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak beteta edukitzea.
  • Enpresak ez du zorrik izan behar Urola Garaia Udal Elkartea osatzen duten udalekin, hots, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragarekin.
  • Indarrean dauden lan-arloko eta laneko arriskuen prebentzi oari buruzko legeria eta arauak bete behar ditu enpresak.
  • Bete behar den lanpostuaren kategoria eta aplikatuko den sektoreko edo enpresaren hitzar mena kontuan hartuz, eskaeran jarri diren lan baldintzak eta ordainsariak garantizatuko dira.
  • Kontratazioek enplegu sorrera garbia ekarri behar dute, kontratatzen diren pertsonak sartu aurreko 3 hilabeteetan enpresan zegoen pertsonalaren guztizko batez bestekoarekiko.
  • Kontratazioek enpresaren aktibitatearekin zerikusi zuzena duten lanpostuetarako izan beharko dute.

ARAUDIA:

Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak kontratatzeko dirulaguntzen 2020ko oinarriak.