2020. urtean langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzen deialdia

[konkon]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da 2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei zuzentzen zaizkien kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euros ( 1.000.00 euros corresponde al c´redito de pago del Presupuesto de 2020 y 1.000.000 euros al crédito de compromiso de 2121)

Prestazio ekonomikoa

 

Dirulaguntzak esleitzeko prozedura ondoz ondoko lehiaketa izango da. Eskabideek deialdiko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte.

Kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak lagun daitezke diruz; zehazki, ERANSKINEAN jasotako espezialitateetako ekintzak izan behar dute, erakunde onuradunek beraiek egindakoak. Hain justu, «Prestakuntza-beharren diagnostikoa 2018-2020» agirian identifikatutako espezialitateak dira. Diagnostikoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egin zuen, eta erakunde autonomo horren web-orrian argitaratuta dago: www.lanbide.euskadi.eus 

Era berean, ERANSKINEAN jasota ez dauden espezialitateak programa daitezke, enpresen beste prestakuntza-behar berezi batzuk betetzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

  • a. Lehen ordainketa, % 50ekoa, diruz lagundutako prestakuntza-ekintza abiatu ondoren egingo da, Lanbidek egiaztatzen duenean prestakuntza-ekintzak planteatu eta diruz lagundu diren moduan emateko behar diren baliabide teknikoak, materialak eta giza baliabideak jarri direla, eta beharrezkoa den egoeretan, Enplegurako Lanbide Heziketaren arauek agintzen dituzten bitartekoak jarri direla.
  • b. Bigarren ordainketa, gainerako % 50a, 2021. urtean ordainduko da, prestakuntza-ekintza amaitu eta prestakuntza-ekintza bera justifikatzen eta kontratuak aurkezten eta likidatzen direnean.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.

Prestakuntza-zentroak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.

Betekizunak

  • Ez egotea itzulketako edo zehapeneko prozeduraren baten eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzaren baten ondorioz.

  • Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik izan behar, ezta laguntza horiek jasotzeko desgaikuntza dakarkion lege-debekurik ere; horien artean sartuko dira sexuagatiko diskriminazioen ondoriozkoak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoan, xedatutakoaren arabera.

  • Erakunde edo enpresa eskatzaileak ez du aldez aurretik izan behar prestakuntza-ekintzaren kostua baino zenbateko handiagoa duen laguntzarik.
  • Ez egotea Diruaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan dirulaguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan.

  • Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.

  • Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

1060604

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Diru-laguntzaren eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da: 

  • Enpresaren edo erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko deklarazioa, adierazten duena badituela prestakuntza-plana burutzeko behar diren baliabide pertsonalak eta materialak.
  • Enpresaren edo erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • Kontratazio-konpromisoaren agiria.
  • Prestakuntza-proiektuaren memoria.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, proiektuaren berezitasunen arabera, eskatutako beste edozein informazio.
  • Izena emandakoen kopurua txikiegia dela adierazten duen txostena, Enplegu-bulegoak emandakoa.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez lau hilekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk