komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak berrabiarazteko dirulaguntzak. Oiartzun 2020

Deskribapena


Xedea

Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzu ngotxikizkako merkataritza establezimenduen, ostalaritzaren eta zerbitzu denden jarduera ekonomikoa berrabiarazteko laguntzak onartzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/19 – 2020/07/03

ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oiartzunen txikizkako merkataritza, ostalaritza eta antzeko jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak parte har dezakete deialdi honetan.

ARAUDIA:

Covid-19aren ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak berrabiarazteko ez ohiko dirulaguntza oinarria.