Kalte-ordain ekonomikoak ezartzen dira, bai gaixotasunak kontrolatzeko eta/edo desagerrarazteko programa ofizialen esparrukoak bai saiek zein otsoek egindako erasoen eta orkatzek eragindako kalteen ondoriozkoak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Abeltzainei kalte-ordainak ematea, honako arrazoi hauengatik:

  • Animaliak derrigor hil beharra, hala ezartzen denean gaixotasunak desagerrarazteko lurralde, estatu edo Europar Erkidego mailako programen edo ebazpenen ofizialen esparruan.
  • III. kapituluan aipatutako espezietako animaliak, hil direnak edo gaixotasunak kontrolatu eta/edo desagerrarazteko programa ofizialen esparruan derrigor hil behar izan direnak, ordeztea.
  • Behi-azienda, ardi-azienda, ahuntz-azienda eta untxi-aziendako ustiategietan abeltzaintzako jarduerari aldi batean uztea, gaixotasunak desagerrarazteko programa
  • ofizialen esparruan egindako saneamendu-hutsaldia dela eta.
  • Sai, otso edo kanido basatiek eragindako kalteak.

Ezartzea orkatz espezieak (Capreolus capreolus) eragindako gaitzek kaltetutako Bizkaiko Lurralde Historikoko baso-landaketetarako eta fruta-arbola zein mahatsondoen ustiategietarako eta aire zabaleko ortugintzako ustiategietan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/18 – 2020/12/31

ZENBATEKOA: 90.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Abeltzaintzako eta nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda dauden abeltzaintzako dauden abeltzaintzako.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren FORU DEKRETUA 84/2020, irailaren 8koa. Honen bidez, kalte-ordain ekonomikoak ezartzen dira, bai gaixotasunak kontrolatzeko eta/edo desagerrarazteko programa ofizialen esparrukoak, bai orkatzek, saiek zein otsoek egindako kalteen ondoriozkoak, 2020rako