Jasangarritasun energetikoa 2020-2021. Araba

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

  • Inbentario energetikoak egitea, eraikin eta ekipamenduena, parke mugikor eta argiteria publikoko instalazioena, kontsumoen kontrolarena, ikuskaritza energetikoena, eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak, jardun energetikoen planak eta hiri mugikortasuneko planak.
  • Monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea kontsumitzen den energia benetako beharrizanetara egokitzeko.
  • Eguzki argiztapeneko ekipamendua
  • Energia berriztagarrien aprobetxamenduko instalazioak eta ekipamendua, aprobetxamendu termikoko eta elektrizitatea sortzeko sistemak barne: eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa.
  • Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa aprobetxatzeko, baita erabilera publikoko karga elektrikoko azpiegiturak ere.
  • Ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea, bizikletak barne. Kargatzeko puntuak erabilera publikora edo erakunde onuradunaren ibilgailuetan erabiltzera bideratuko dira.
  • Ibilgailu elektrikoak eskuratzea, bizikleta elektrikoak barne, erakunde publikoen titulartasun eta erabilerarako.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA:  2020/03/14 – 2020/07/01

ZENBATEKOA: 190.000,00  euroak

ONURADUNAK:

20.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuak

INFORMAZIO:

Diputación Foral de Álava