Jarduera ekonomikoa suspertzeko laguntzak. Arrieta 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea Arrietan jarduera eta jendearentzako establezimendu irekia duten txikizkako merkataritzari eta ostalaritzari dirulaguntzak ematea da, bai eta udalerrian helbide fiskala duten beste autonomo batzuei ere, COVID-19ren agerpenaren ondorioz Alarma Estatua izendatu zenetik eratorritako egoera arintzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/27 – 2020/07/06

ZENBATEKOA: 20.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Edozein pertsona, bere forma juridikoa edozein dela ere, Arrietan jendearentzako establezimendua duen txikizkako edo ostalaritzako saltoki baten titularra bada.
  • Merkataritzaz eta ostalaritzaz bestelako sektoreetako langile autonomo enpresa-buruak, banakoak eta helbide fiskala udalerrian dutenak.

ARAUDIA:

Arrietan jarduten duten txikizkako merkataritzarako eta ostalaritzarako eta egoitza fiskala Arrietan duten beste autonomo batzuentzako laguntza ekonomikoak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak. Laguntza horien xedea Arrietako udalerrian jarduera ekonomikoa berraktibatzea da, COVID-19ren irrupzioagatiko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz