Jarduera ekonomikoa eta bide batez merkataritza eta ostalaritza suspertzeko diru-laguntzen. Lezo 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen xedea tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea da, Covid-19 koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/15 -  2020/12/18

ZENBATEKOA: 19.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa gorabehera, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-bolumenak ez du 1 milioi euro gaindituko.

ARAUDIA:

COVID-19aren euste eta hedapen neurri bereziengatik kaltetuak izan diren ostalaritza eta jatetxe establezimendu nahiz zerbitzuentzat ohiz kanpoko laguntza.