Irabazi-asmorik ez duten pertsona juridiko, merkataritza-sozietate, Kooperatiba, banako enpresaburu eta profesionalentzat udan udalekuak, kanpamentuak eta lanerako eremuak antolatzeko laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza hau emango da haur eta gazteentzako jarduera-programak antolatu eta garatzeko, betiere programon helburua jolasa eta prestakuntza sustatzea bada.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/09/ - 2020/09/24 (13:30 orduak)

ZENBATEKOA: 500.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Foru Dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2020ko udan udalekuak, kanpamentuak eta lanerako eremuak antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, haur eta gazteentzako aisialdi eta astialdiaren esparruan lanean badihardute eta bakarrik 2020. urterako salbuespenez, COVID-19 pandemiaren ondorioz haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren enpresa-sektoreari laguntzeko, merkataritza-sozietateak, kooperatibak, banako enpresaburuak eta profesionalak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiko 75/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa, irabazi-asmorik ez duten pertsona juridiko, merkataritza-sozietate, kooperatiba, banako enpresaburu eta profesionalentzat 2020ko udan udalekuak, kanpamentuak eta lanerako eremuak antolatzeko foruko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia onesten dituena.