Innobideak-Pertsonak Programa. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Programa honek indartu egiten du langileek enpresan duten parte-hartzea. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie euskal enpresei, aurrera egin dezaten pertsonen kudeaketarako eta enpresako kudeaketaren edo jabetzaren ondorengotza planifikatzeko eredu berrietarantz. Gainera, aukera ematen du lantaldeek teknologia berriak eta 4.0 industria txertatzeko behar dituzten gaitasunak identifikatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/20 – 2021/09/23

ONURADUNAK:

Hauexek dira erakunde eskatzaileek bete beharko dituzten baldintzak dirulaguntzaren onuradun izateko:

Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, b. atalean azaldu bezala; diruz lagundutako jarduera bertan garatuko da, eta aurkeztutako proiektuak bertan izango du eragina.

Jarduera hauetako bat egitea: industria arlokoa, erauzketakoa, eraldaketakoa, ekoizpenekoa, aurreko horien produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoa, informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoa, logistikakoa (garraioa izan ezik), eta diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko eta moda sektoreei dagozkien sormen industrietakoa, baldin eta beren Jarduera Ekonomikoa jasota badago programak susta ditzakeen EJZen zerrendan. Zerrenda hori eskuragarri dago SPRIren web orrian (www.spri.eus).

Dirulaguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez honelako batez besteko plantilla izatea kasu hauetako bakoitzerako:

  • Bakarkako proiektuak: 10 lanpostu
  • Lankidetzako proiektuak: Ez da aplikatzen

INFORMAZIO:

SPRI, Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia