Inbertsioetarako laguntzak, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan Covid-19ari aurre egiteko ekipamenduak. Zizurkil 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da baldintzak arautzea, honako helburuak dauzkaten dirulaguntzak emateko: Zizurkilgo merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/22 – 2020/10/15

ZENBATEKOA: 13.430,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxi ago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez da milioi eurotik gorakoa izan behar.

ARAUDIA:

Zizurkilgo merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko helburuarekin diru-laguntzak emateko deialdia.