Inbertsioak egiteko eta basoen bideragarritasuna garatu eta hobetzeko laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

  • Baliabide naturalen baso-kudeaketa iraunkorra bermatzea eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan laguntzea.
  • Lurralde-garapen orekatu bat lortzea, toki-ekonomiak eta landa-erkidegoak lagunduz, bereziki baso-jardueraren arloko enplegua sortuz eta hari eutsiz.
  • Baso-sektorearen lehiatzeko gaitasuna sustatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/03 – 2020/06/30

ZENBATEKOA: 878.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Jabeen elkartze edo elkarteek, mankomunitateek, administrazio-batzarrek eta/edo udalek.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko lurren titular diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuek.
  • Titulartzat joko dira bai lurren jabeak bai gaur egungo legeriak aitortutako negozio juridikoren batean oinarritzen den erabilera- edo gozamen-eskubideren bat dutenak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 37/2020 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan basoetako azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoen bideragarritasuna garatu eta hobetzeko 2020. Urterako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dira.

 

Titulartzat joko dira bai lurren jabeak bai gaur egungo legeriak aitortutako negozio juridikoren batean oinarritzen den erabilera- edo gozamen-eskubideren bat dutenak.