Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2020

[Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2020]

Deskribapena


Xedea

Lerro honen xedea da immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueren prestaketa edo egikaritza finantzatzea.

Ez da laguntzarik emango Biltzen-Eusko Jaurlaritzaren Laguntza Juridikoaren, Integrazioaren eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak garatzen dituen immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako, ezta Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak zuzenean edo bere mendeko zerbitzuen bidez zeharka garatu, sustatu edo eskaintzen dituen jardueretarako ere.

Salbuespen gisa, erakunde onuradunak justifikatu ondoren eta Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak dagokion baimena eman ondoren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloan Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak eta haren mendeko zerbitzuek garatu, sustatu edo eskainitako jarduerak finantzatu ahal izango dira.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

498.080 euros

Prestazio ekonomikoa

Jardueretarako laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Balioespen Batzordeak zehaztuko dio ateratako puntuazioa proiektu edo programa bakoitzari; zehaztu ere, ondoren adierazten diren balioespen-irizpideen arabera.

Tramitera onartutako proiektuak eta programak balioetsi ondoren emango da dirulaguntza, horien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarrita, eta 50 puntu edo gehiago lortzen dutenek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Balioespen-fasean lortutako puntuazioaren ondoriozko beheranzko ordenari jarraituz emango da dirulaguntza, eta 20. artikuluan ezarritako laguntzaren ehunekoa aplikatuta ateratzen den kopurua emango da, artikulu horretan azaldutako dirulaguntza-lerroaren zuzkidura osoa agortu arte, edo, hala badagokio, 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera lerro hori zabaltzearen ondoriozko emaitza agortu arte.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztu eta onartutako proiektuak eta programak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

  • Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta jardueraren helburuen garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 25 puntu, gehienez.
  • Herritartasunaren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren esparruan jarduteko V. Planak ezarritako ildoen barruan sartzea: 25 puntu, gehienez.
  • Erreferentzia-irizpide hauen betetze-maila: 20 puntu, gehienez.
    • Arreta-premia sortu, luzatu edo areagotzea saihesteko esku-hartzeak: 2 puntu, gehienez.
    • Familiako eta komunitateko sareetan bermatutako esku-hartzeak, sostengua emateko: 2 puntu gehienez
    • Arreta pertsona bakoitzaren premietara egokitzea: 3 puntu, gehienez.
    • Pertsonak hartzen dituen zerbitzuen eta horiek ematen dituzten sistemen arteko doitasuna, jarraipena eta arintasuna eta indar biderkatzailea: 3 puntu, gehienez.
    • Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea beren gizarte-ingurunean: 2 puntu, gehienez.
    • Erreferentziako komunitatearekin lotura hurbila duten baliabideak eskaintzea eta, aldi berean, horiekin sentsibilizazioa
      lantzea: 2 puntu, gehienez.
    • Plangintza estrategikoa, komunikazio integratzailea, jakintzaren eraikuntza, enpleguaren kalitatearen hobekuntza eta inpaktuaren ebaluazioa, bikoizketarik gerta ez dadin: 3 puntu, gehienez.
    • Genero-ikuspegia: 3 puntu, gehienez.
  • Koordinazioa jarduketak hartzen duen eremuko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin, direla tokiko, lurraldeko edo autonomiko, eta sektore publikoko beste erakunde batzuekin: 20 puntu, gehienez.
  • Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 10 puntu, gehienez.

 

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzen ordainketa, bai jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko ere, zatikatu egingo da: % 70 ordainduko da 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena justifikatu eta egiaztatu ondoren; eta gainerako % 30a ordainduko da 2021eko ekitaldian, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2021eko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren. Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inola ere ordainduko 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen.

Deialdiaren kudeaketan, lehenik eta behin, diruz lagundutako lehen lerroari dagokion prozedura ebatziko da, eta esleitutako zuzkiduraren soberakinen bat sortuko balitz, prozedura horrek bigarren lerrorako finkatutako zuzkidura handituko luke.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Erakunde hauek izan daitezke immigrazioaren eta kulturen arteko elkarbizitzaren arloko jarduerak prestatu eta egiteko laguntzen onuradun:

  1. EAEko toki-erakundeak.
  2. EAEko tokiko organismo autonomoak.
  3. EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.

Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.
  2. EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.
  3. Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.

Agindu honen 18.artikuluan jasotako jarduketak egin nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek, baldin eta halako jarduerarik egin ez badute Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean sartu baino lehen, hau da, 2016ko apirilaren 15a baino lehen, bertan esku hartu ahal izango dute, berezkoak eta eskuordetutakoak ez diren eskumenak erabilita. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren aldez aurreko txostena behar da, bikoiztasunik ez dagoela adierazteko (alkateak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzari eskatu beharko dio). Halaber, eskumen berriaren finantza-jasangarritasunari buruzko foru-aldundiaren txostena beharko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7.4 artikuluan eta Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 16.7 artikuluan xedatutakoaren arabera.

EAEko toki-erakunde batek baino gehiagok batera egin ditzakete eskabideak, zerbitzu mankomunaturik ez izan arren. Baterako eskabideak eginez gero, eskabideek berariaz adierazi behar dituzte erakunde bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko laguntza-zenbatekoa, denak izango dira-eta onuradun. Era berean, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, elkarte horri onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko nahikoa ahalmen izango duena.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0606403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk