Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak 2020
[Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak 2020]
- Erakundea:
- Enplegua eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-lerro honen xedea da EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek beren ekimenez egiten dituzten esku-hartze sozialak sustatzea, haiei laguntza emateko immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorretan.
Horretarako, 2019an indarrean ziren eta aurreko deialdiren batean Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak diruz lagundu zituen immigrazio-teknikarien kontratazioak finantzatzen segituko da.
Onuradunak esleitzen dizkion zereginak alde batera utzita, immigrazioko langile teknikarien lana zeharkakoa izango da, eta udal-arlo guztiak engaiatu eta inplikatu daitezen ahaleginduko da, migrazio-fenomenoaren ezaugarriak politika orokorren barnean hartzea lortzeko eta, era horretan, udal-mailako baliabideak eta zerbitzuak lortzeko aukera
berdintasunean oinarrituta normalizatzeko.
Halaber, kontratatutako immigrazioko teknikariek honako eginkizun hauek bete beharko dituzte:
- Immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloan euskal politika diseinatzen, egikaritzen eta ebaluatzen lagundu.
- Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzatik edo tokiko erakundeetatik beretik sustatutako kontrastatzeko gunetan eta sareko lanean parte hartu.
- Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzarekin batera koordinatu horren mende dauden zerbitzuak, immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloan Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailetik sustatu eta zuzendutako politika eta estrategia orotan.
Aurrekontuko zuzkidura
381.920 eurosPrestazio ekonomikoa
Diruz lagun daitezkeen immigrazioko langile teknikarien lanpostu guztiek 2019an zeudenen jarraipena izan beharko dute.
Erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute bere udalerrian immigrazioko teknikariak kontratatzen segitzeko beharra.
Ordainketa-modua:
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 2020ko ekitaldiari dagokion langileen kostuagatik finantzatu ahal izango duen zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu 23.870 euroko zenbatekoa, lanaldi osorako kontratatutako immigrazioko teknikari bakoitzeko. Ehuneko hori kontratatutako langilearen lanaldiko dedikazioaren ehunekoan murriztuko da.
Emandako laguntzen ordainketa, bai jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko ere, zatikatu egingo da: % 70 ordainduko da 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70ari dagokion gastuaren betearazpena justifikatu eta egiaztatu ondoren; eta gainerako % 30a ordainduko da 2021ko ekitaldian, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2021eko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.
Deialdiaren kudeaketan, lehenik eta behin, diruz lagundutako lehen lerroari dagokion prozedura ebatziko da, eta esleitutako zuzkiduraren soberakinen bat sortuko balitz, prozedura horrek bigarren lerrorako finkatutako zuzkidura handituko luke.

Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
2019. urtean immigrazio-teknikariak kontratatuta izan dituzten eta aurreko deialdiren batean Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak emandako diru-laguntza jaso duten erakunde publikoak izan daitezke immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzen onuradunak.
Erakunde hauek izan daitezke immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzen onuradun:
- EAEko toki-erakundeak.
- EAEko tokiko organismo autonomoak.
- EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.
Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.
- EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.
- Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Justifikazio-memoria
-
Erakunde onuradunek dokumentazio hau aurkeztu behar dute 2021eko martxoaren 31 baino lehen:
- Diruz lagundutako kontratazioari edo jarduerari buruzko deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera egina; eredua eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0606403 eta https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1053004) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aginduan.
Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, dokumentu egiaztatzaile guztiak biltzen dituen erantzukizunpeko adierazpen bat egon beharko du, behar bezala sinatuta eta zigilatuta. Aitorpen horretan, dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, igorlea, kontzeptua, data, zenbatekoa eta, hala badagokio, Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzak emandako zenbatekoari egozten zaion ehunekoa eta zenbatekoa adieraziko dira.
- Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, 2020an diruz lagundutako jarduerarako edo kontrataziorako beste finantzaketa-iturri batzuk existitzen diren edo ez jakiteko.
- Jarduerarekin lotutako izaera publikoko dokumentazioa, esaterako, prentsa-ebakinak edo hizkuntza-bertsio ezberdinen adierazgarriak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, diruz lagundutako jardueraren garapenean sortutako material bakoitzaren inguruan.
Emandako dirulaguntzaren kontura egindako gastuen justifikazioa egiteko, dokumentu hauek onartuko dira:
1. Teknikariak kontratatzearen ondoriozko gastuak justifikatzeko:
- Entitate onuradunaren gastua kontrolatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria, kontratatutako pertsonen identifikazio datuez eta datu-akademikoez gain, kontratatutako denbora eta kontrataziotik eratorritako diru-kostu osoa jasotzen dituena.
- Ordainsarien ordainagiriak, eredu ofizialera eta Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletin ofizialetara egokituak.
- Zerbitzua kontratatuta duten erakundeek formalizatutako kontratuaren kopia bat eta dagozkion ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte. Kontratuan agertzen ez bada, honako informazio hau banakatu behar da:
– Kontratatutako pertsonen titulazioa.
– Kontratatutako pertsonen lan-kostua (Gizarte Segurantzako gastuak barne).
2. Dirulaguntza behar bezala gauzatzen dela egiaztatzeko, Enpleguko eta GizartePolitiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak dagozkion ikuskapen, jarraipen eta kontrol ekintzak burutuditzakete, legeak agintzen duen epean.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.