Ikertzaile doktoreentzako 2021eko Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan ostatu hartzeko gastuak finantzatzeko laguntzak.

[IKERMUGI_PLUS]

Deskribapena


Xedea

1.–Ikertzaile doktoreentzako 2021eko Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren
onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan
ostatu hartzeko gastuak finantzatzeko laguntzak.

2.–Atzerriko egonaldiak 2020-2021 ikasturterako Eusko Jaurlaritzaren
doktoretza-ondoko laguntza jaso duen destinoko zentroan egin beharko
dira.

 


 

Aurrekontuko zuzkidura

459.207,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak ez dira lehiaketa-prozeduraren bidez emango; aitzitik,
aurrekontu-baliabideen barruan, berritzea onartuko da, baldin eta
laguntza-eskaera garaiz eta behar bezala egiten bada eta 3. artikuluan
ezarritako baldintzak betetzen direla dokumentatzen bada.

Ordainketa-modua:

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez esleituko dira emandako
laguntzak eta zenbatekoak, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hilabeteko
epean.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Ezinbesteko baldintza da ikertzaile doktoreak jardunean egotea eta laguntza horien lehenengo edo bigarren urtean (laguntzaren lehen urtea edo lehen berritzea).
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Laguntza horiek Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduak araututako laguntza baten onuradunek eskatu ahal izango dituzte. Agindu horren bidez, Eusko Jaurlaritzak ematen duen ikertzaile doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako 2020-2021 ikasturterako laguntza berriak eta berritzeak arautzen eta iragartzen dira.
  • Laguntza hauen gai diren egonaldiak 2021. urtean hasi beharko dira.
  • Gehienez 12 hilabeteko egonaldia egiteko emango da laguntza, etenik gabe.
  • Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek artikulu honetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan adierazitakoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1110101


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk