Lehendakaritza

2020ko Horizonte 2020 Europako ikerketa esparru programaren deialdia

[Horizonte 2020 Europako ikerketa esparru programa]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da, Europako 2020 ikerketa esparru programaren bigarren fasean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren agenteak buru direla, ikerketa proiektuak aurkez daitezen bultzatzea helburu duen ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuan aurreikusitako 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

600.000

Prestazio ekonomikoa

1.– Dekretu arautzailearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza gastuen aurrekontuaren % 100ekoa izatera irits daiteke.

2.– Dirulaguntza gehienez 30.000 eurokoa izango da, eskaeraren xede den proiektu bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

1.– Laguntzaren zenbatekoa bi alditan ordainduko da. Lehenengo laguntza ematen den unean, eta kopuru osoaren % 40koa ordainduko da.

2.– Bigarren eta azken ordainketa, emandako laguntza osoaren gainerako % 60koa, proiektua H2020 programako deialdiaren 2. fasera aurkeztu ondoren, eta erakunde eskatzaileak egoitza elektronikoan eskuragarri egongo diren ereduak kontuan hartuta behar bezalako justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Betekizunak

  • Aldez aurretik H2020 programako bi modalitateetako Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzak edo Berrikuntza Ekintzak proeiktua aurkeztea.
  • Europar batzordearen lehenengo fasea gainditzea.
  • Bigarren fasea aurkezteko azken eguna laguntzaren eskaera egin ondorengoa eta 2020urteko azaroaren 27 baino lehenagokoa izatea.
  • Europar proiektuak entitate eskatzailetik koordinatuta egotea
  • Europar proiektua koste totalan 4 milioi baino gehiago izatea.
  • Euskal autonomi Erkidegoan finkatuta dagoen enpresa baten, gutxienez, sostengua izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Kontaktu-informazioa


LEHENDAKARITZA IDAZKARI NAGUSIKO DIRULAGUNTZAK

Carlos Peña

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Aholkularia

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Posta elektronikoa: cpena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1083602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa da, eskabideak behar bezala bete eta dekretu honetan eskatutako dokumentazio guztia aurkezten den egunetik, abuztua kontuan hartu gabe, hilabete hori baliogabetzat hartzen baita. Ezarritako epean ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada, ebazpena onetsitzat joko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk