Hirigune, Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa Covid-19aren aurrean 2020

[HIRIGUNE 2020]

Deskribapena


Xedea

Agindu honek xedetzat du udalerrikako jardun-proiektu bakarrak eta globalak garatzeko laguntzen esleipena arautzea, osasun-krisiak eragindako egoera arintzeko eta hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko zentroko zonetan eta inguruetan, hala nola auzoetan (berriak, zahartuak, degradatuak...).

Laguntza eskatzeko gida (PDF, 1 MB)

Aurrekontuko zuzkidura

1.950.000

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-mota

Udalerriko merkataritza-garapeneko planteamenduekin bat datozen proiektuak, hain zuzen ere honako helburu hauek dituztenak: 

  • Udalerri horretan merkataritza dinamizatu eta sustatzera bideratutako ekintzak antolatzea eta gauzatzea, betiere merkataritza-fluxuak lortzea xede duten zonako estrategiak sortzeko asmoz.
  • Merkataritza-zerbitzuaren osagarri izango diren zerbitzuak antolatzea eta sustatzea, zona horretan merkataritza-fluxuak lortzeko lagungarri izan daitezkeenak, alegia.
  • Sektorerako interes komunekoak izango diren lankidetza-zerbitzuak garatzea eta kontratatzea.
  • Elkarteen digitalizazioa indartuko duten webguneak sortzea eta ezartzea, barrurako zein kanporako, saltegien etorkizunari begira, kontsumitzaileekin konektatzeko baliagarriak eta, betiere, edukiak saltegi guztientzako badira eta bazkide ez diren udalerriko saltegiek sarbidea irekita badute.

Ez dira diruz lagunduko programa honen bitartez kanpainen ondoriozko sariak, merkataritzaabonamendu motako kanpainen ondoriozko gastuak edo toki-izaerakoen ondoriozkoak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko ez BEZa, ez tasak, ez zergak.

Aurrekontu-dotazioa

Covid-19aren krisia dela eta, salbuespen moduan, emandako laguntzen zenbatekoa proiektuan diruz lagun daitekeen gastuaren % 100 izango da.

Udalerriko merkatari-elkarteen multzorako dirulaguntzaren gehieneko muga eragiketa honen emaitzan izango da: merkataritza-tartearen araberako dirulaguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizientea:

  • 45 denda baino gutxiago dituzten udalerriak:                   12.000,00 euro
  • 46-85 denda dituzten udalerriak:                                    23.000,00 euro
  • 86-180 denda dituzten udalerriak:                                  27.000,00 euro
  • 181-360 denda dituzten udalerriak:                                35.000,00 euro
  • 361-900 denda dituzten udalerriak:                                55.000,00 euro
  • 901-1.900 denda dituzten udalerriak:                             70.000,00 euro
  • 1.901-3.400 denda dituzten udalerriak:                          95.000,00 euro
  • 3.400 dendatik gora dituzten udalerriak:                       125.000,00 euro

 

 

 



Ordainketa-modua:

Laguntzak horrela ordainduko dira:

Aldeko ebazpena eman ostean ordainduko da emandako dirulaguntzaren % 70, 17.a) artikuluan aurreikusitako epea igarotakoan, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

Gainerakoa, egindako inbertsioak eta gastuak justifikatu ostean, Agindu honen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek

Betekizunak

  • Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak 

ZUZENEAN

TFNO.: 012 Y 945018000

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tlf.: 945 01 70 54 

E-Mail: mj-cubo@euskadi.eus

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 944 03 14 26 

E-Mail: i-lopezperez@euskadi.eus

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 65

 E-Mail: T-Urkiol@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1015607

Eskabidea


Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 21ean hasiko da, eta 2020ko irailaren 10ean amaituko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk