Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz sendotzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitateak zehazteko deialdia (2020-2021)

[HEZKUNTZA INKLUSIBOA]

Deskribapena


Xedea

Lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan ituntzeko unitateak eskatzeko deia, 2020-2021 ikasturterako.

Prestazio ekonomikoa

Ikasturtea bi aurrekontu-ekitaldiren kontura finantzatuko da, eta hezkuntza-itunak finantzatzeko aurrekontu-partidetan erabilgarri dauden kredituen arabera baimenduko da gastu hori.

Ordainketa-modua:

Agindu honen bidez arautzen diren dirulaguntzen ordainketa aurretiaz egingo da, lau hilerik behin, ordainketa eskuordetua arautzen duen urriaren 15eko 289/1993 Dekretuaren arabera, ordainketa-mota horrek eragina duen etapetan.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Ikasgela irekiko unitate bat itunduko badu, ikastetxeak 3.1 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
  • Hezkuntza indartzeko proiektuetan unitate bat ituntzeko, deialdiaren 3.2 artikuluan jasotako baldintzak bete beharko ditu.
  • Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitate bat ituntzeko, ikastetxeak 3.3 artikuluko baldintzak bete beharko ditu ikasleen adinaren eta programaren iraupenaren arabera.

Betekizunak

  • Hezkuntza-itunen Erregelamendua onartzen duen Dekretuan (irailaren 8ko 293/1987) ezarritako itun-araubidearen berezko baldintzak bete beharko dituzte ikastetxeek.

  • Lehen Hezkuntza berezi irekian eta Bigarren Hezkuntza berezi irekian itundu beharreko unitateek aldez aurretik baimenduta egon beharko dute indarreko legeriarekin bat etorriz.

  • Ikastetxeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

  • Ikastetxeek bermatuko dute betetzen dela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. zenbakian xedatua, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzeko uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarria.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1040405

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jakinaraziko da ituntzeko behin-behineko proposamena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Deialdi hau sei hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Oinarrizko programa eta banakako programa


Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jarri behar da 2020ko urria amaitu aurretik.

Administrazio-agiria


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken memoria


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk