2020. Jasangarritasunaren aldeko Hezkuntza - Toki-erakundeentzat diru-laguntzak

[herrijasangarriak_eag21]

Deskribapena


Xedea

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalek, mankomunitateek, beste toki-erakunde batzuek, toki-erakunde autonomoek, tokiko garapen-agentziek eta tokiko merkataritza-sozietateek, diruz lagundu ahalko dira Tokiko Agenda 21en eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko uztailaren 15era bitartean egiten badira. Ekintza horien artean, gutxienez honako hau egongo da: ikasturte bakoitzean, eskola arteko foro bat eta udal-foro bat antolatzea. Foro horietan, besteak beste, aurreko foroetan hartutako konpromisoen jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko da.

Gainera, jarduketa hauetakoren bat hartu beharko dute barne:

a) Aztertzen den gaiaren inguruko txostenak.

b) Jardunbide egokien bilketa.

c) Udal-baliabideen katalogoak egitea.

d) Diagnostikoa egiteko irteerak edo ibilbideak.

e) Familientzat eta ikasleentzat jardunaldi teknikoak antolatzea.

f) Esperientziak web bidez edo beste bide batzuetatik komunikatzea eta zabaltzea.

g) Erakusketa ibiltariak egitea.

h) Eskoletako topaketak egun seinalatuetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 euro

Prestazio ekonomikoa

15. artikulua.–Dirulaguntzen zenbatekoa

Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan:

 

Laguntzak ez dira izango diruz lagundu ahal diren gastuen % 50etik gorakoak, ezta 16.000 eurotik gorakoak ere, erakunde onuradun bakoitzeko.

7.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien edo toki-erakundeen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa % 45ekoa izango da gutxienez.


Oro har, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.

Ordainketa-modua:

 

Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza onartutakoan; gainerako zatia, berriz, 22.3. artikuluan zehazten den dokumentazio egiaztagarria 2020ko irailaren 15aren aurretik aurkezten denean, eta haren analisia egin eta gero.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa eta aurrekontua

  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Salomé Cenigaonaindia Gracia

Mugikorra: 94 423 07 43

E-mail: salome.cenigaonaindia@ihobe.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009608

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


7. Artikulua.– Dirulaguntza-eskabideak eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.

1.- Ez dago mugarik eskabideak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, 3. puntuan azaldu bezala.

Lurzoru kutsatuen lerroan, erakundeak eskabide bat baino gehiago aurkeztu badu, lurzoru artifizializatu hutsen inbentarioa egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duen jarduera baino ezingo dira diruz lagundu.

Klima-aldaketaren eta natura-ondarearen lerroetan, erakundeak lerro horietan eskaera bat baino gehiago egin badu, puntuaziorik handiena lortu duen jarduerari bakarrik eman ahalko zaio dirulaguntza.

Ekonomia zirkularraren lerroan, erakundeak eskabide bat baino gehiago aurkeztu badu, egiturazko zuntz-zementuarekin lotutako jarduketa bat egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duen jarduerarentzat baino ezingo da eman dirulaguntzarik.

2.- Lurzoru kutsatuen lerroan, deialdi berean ezin izango dira aurkeztu kokapen bera aztertzeko edo proiektua idatzi eta, ondoren, berreskuratzeko eskabideak, salbu eta lanak oso aurreratuta badaude eta lurzoruaren kalitatea adierazteko izapidea hasteko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu badute dirulaguntzaren eskabidea aurkeztu aurretik.

3.- Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, dirulaguntza jasotzeko eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du erakunde bakoitzak. Erakundeek ezin izango dute eskabiderik banaka aurkeztu, beren lurralde-eremuan zerbitzu hori ematen duen udalaz gaindiko beste erakunde batek jarduten badu.

Ezarritako mugak kontuan hartzen ez badira, eskaera egin duen erakundeari eskaeran egindako akatsa konpontzeko eskatuko zaio. Akatsak konpontzen ez baditu, erakundeak laguntza-eskaera guztietan atzera egin duela ulertuko da, gorago ezarritako mugak kontuan izan gabe.

4.- Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskabiderik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.

8. Artikulua.- Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erakunde honek edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste dirulaguntza batzuekin; betiere, horren ondorioz gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da

9. artikulua.- Eskabideak egiteko modua eta horiek aurkezteko epeak.

1.- Eskabideak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2020ko irailaren 22an amaituko da, muga-eguna barne.

2.- Eskaerak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira euskadi.net-en egoitza elektronikoan: http://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2020/herrijasangarriak/web01-tramite/es

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

3. – Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan
ezarritakoaren arabera.

4.- Eskabidearen ondorengo izapideak http://www.euskadi.net/nirekudeaketak helbide elektronikoan egin eta jakinaraziko dira.

5.- Datuak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta gainerako araudi aplikagarriarekin bat etorriz tratatuko dira.

 

10. artikulua.- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.- Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontuan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» formularioa.

c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, diru-laguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatuak, kapituluak eta abar).

e) Lurzoru kutsatuen lerroko eskabideen kasuan, entitate eskatzaileak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasunekoa ere bai. Aurreko baldintzak, baita, hala badagokio, agindu honen 2.1.a) artikuluan aurreikusitako salbuespenak ere, horien berri ematen duen egiaztagiriaren bidez (edo egiaztatzeko balio duen beste edozein dokumenturen bidez) justifikatu ahal izango dituzte.

f) Lurzoru kutsatuen lerroko eskabideetan, jarduketa egingo den kokagunea ez bada udala, jarduketaren premia egiaztatu beharko da, eta, behar izanez gero, diruz lagundutako jarduketa egingo den kokagunean jarduteko titulartasuna egiaztatuko da.

g) Berotegi-efektuko gasen igorpenak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, diru-laguntza eskatzen den jarduerari dagokion igorpen-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.

h) Karbono-xurgapeneko proiektuekin lotutako klima-aldaketako ekintzen kasuan, justifikazio-dokumentu bat erantsi beharko da; bertan, proiektuaren iraunkortasun-epean karbono-xurgapenak zehazteko egindako kalkuluak edo zenbatespenak garatuko dira. Xurgapenen ex ante kalkulua egiteko metodologia egokirik ez izatekotan, horren erreprodukziorako beharrezko datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu beharreko espezieak eta landaketa-esparrua, baita hektarea bakoitzeko oin-kopurua eta erabilera-mota ere. Era berean, jarduketaren iraunkortasun-konpromisoa egiaztatzen duen dokumentua erantsi beharko da.

Gainera, “beharrezkoak diren baimenen laburpenen” inprimakia aurkeztu behar da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, babestutako espazio naturalak eta abar).

i) Natura-ondarearen lerroko eskabideetan, “beharrezkoak diren baimenen laburpenen” inprimakia aurkeztu behar da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, babestutako espazio naturalak eta abar).

j) Natura-ondarearen lerroko eskaeren kasuan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala egiaztatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da. Aurkeztutako tasazioan lur-zati multzo baten balioa jasotzen bada, eta eskatutako proiektua lur-zati horietako batean edo gehiagotan gauzatu behar bada, jarduketaren xedeko lur-zatiaren edo lur-zatien kostu zehatza balioesteko, horietako bakoitzaren balioa hartuko da, edo metro karratuko batez bestekoa, horien tasazio-balioak bereizita ez badaude.

2.- Borondatez eta ebaluazio hobea egite aldera, eskaerekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

b) Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, edo klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.

c) Egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta dauden klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, dagokion agintariaren baimena beharko da proiektua garatzeko.

d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.

e) 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

 

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


  • Jasangarritasunerako hezkuntzako ekintzak 2021eko uztailaren 15a baino lehen gauzatu behar dira; proiektuaren amaierako dokumentazioa, berriz, 2021eko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dute.
  • Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoz, https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:
  • Jasangarritasunerako hezkuntzaren proiektuak sustatu dituzten erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte diru-laguntza justifikatzeko:

a) Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, diru-laguntzaren xedea bete dela eta beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten edo ez adierazten duena.
Beste diru-laguntzaren bat jaso bada, ziurtagirian, hauxe adierazi beharko da: laguntza eman duen organoa; emandako diru-laguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako diru-laguntzaren zenbatekoa.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azalduta. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroaren jarduna azaltzeko memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

c) Diruz lagundutako proiektuaren fakturak. Ziurtagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Sarrera eta gastuei buruzko ziurtagiriak. Gastu-justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak beha bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko.

e) Proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean, adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.

Beste tramite batzuk