Gizarte-ekonomiako enpresa-lankidetzarako laguntzak 2020

[IN_2020]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

a) Lankidetza-proiektu bat lantzeak eta ezartzeak eragindako gastuak.

Lankidetza-akordioak egiteko aukeraren eta bideragarritasunaren inguruan egindakoak hartuko dira lankidetza-proiektutzat eta, besteak beste, gai hauei buruzkoak izango dira: ondasun eta zerbitzuen salerosketari buruzko lankidetza-tresnak ezartzea, berrikuntzarako estrategiak elkarrekin diseinatzea, kostua murriztea eta kalitatea hobetzea, teknologia elkarrekin erostea, baterako finantzaketa-tresnak erabiltzea, eta, oro har, zerbitzuak batera kontratatzea. Era berean, lankidetza-proiektutzat joko da bazkide langileek kapitalean duten partaidetza eskualdatu eta aipatutako proiektuan parte hartzen duten sozietateetan ezartzea errazten duten mekanismoak lankidetzan diseinatzea eta prestatzea, kasuan kasuko elkartearen gidaritzapean. Mekanismo horiek administrazio-organoak zehaztutako gobernamendu-ereduan integratuko dira.

b) Akordioak landu eta formalizatzeko eta enpresa-lankidetzako enpresak edo egiturak sortzeko beharrezkoak diren gastuak, gizarte-ekonomiako enpresek bat-egiteko beharrezkoak direnak barne. Halaber, azterketa- eta diseinu-fasean programa honen kargura lagundu ziren eta dagoeneko ezarrita dauden lankidetza-akordioak eta -egiturak finkatzeko gastuak.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeari zuzenean lotutako kostu garbien % 50eraino emango du Lan eta Justizia Sailak, muga hauekin:

a) 2.a) artikuluko jarduerak: hamabi mila (12.000) euroraino.

b) 2.b) artikuluko jarduerak: hogeita hamar mila (30.000) euroraino.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

a) Lehenengo zatia, hau da, guztirako dirulaguntzaren % 60, dirulaguntza ematea erabakitzen denean.

b) Bigarren ordainketa, gainerako kopurua, diruz lagundutako jarduera amaitzen denean.

* Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, entitate onuradunak dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu behar du, honako informazio hau barnean daukala:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jarduerako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera eman baldin bada, harekiko zer alde izan diren azalduko da.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik badago edo gerakin horietatik eratorritako interesik badago.

* Dirulaguntza ematen duen organoak laginketa bidezko egiaztapenak egingo ditu erakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako kopuru nagusien artean, egoki iritzitako egiaztagiri oro egiaztatuko du, dirulaguntza egoki erabili dela zentzuz ondorioztatzeko adinako ebidentzia izan arte. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak eskatu ahal izango dizkie onuradunei.

* Aurreko paragrafoan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da gehienez, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1011707

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetan jasotako onurak eskuratu nahi dituzten erakundeek aurreko artikuluan aipatutakoeskaera-inprimaki elektronikoa bete beharko dute, eta, horrekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu:

a) Proiektuaren edo lankidetza-jardueraren azalpen-memoria, hauek adierazita:– Jarduera-mota: azterlana, akordioak formalizatzea, enpresa-lankidetzako egiturak sortzea, eta bategitea.

– Parte hartzen duten enpresak, eta horietako bakoitzeko bazkide kopurua.

– Kalkulatutako aurrekontua.

– Entitate bakoitzak kostuetan dituen partaidetza-portzentajeak.

– Faseak, iraupena, metodologia eta, bat-egiteen kasuan, bat egindako entitateen xedea betetzekolankidetza-era horrek duen egokitasun handiagoaren azalpena.

b) Aholkularitza-erakunde batek parte hartzen badu:

– Erakundearen datuak.

– Azterlana gauzatzerakoan lankidetzan jarduteko akordioa.

– Agindu honetako 7. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen direla zinpeko deklarazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk