Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa 2020

Deskribapena


Xedea

Helburu nagusia da energia berriztagarrien erabilera areagotzea Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eraikin eta instalazioetan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/30 – 2021/06/30

ZENBATEKOA: 1.000.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak,eta etxejabeen elkarteak, baldin eta laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiten badute EAEn.
  • Halaber, EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, laguntza programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.
  • Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien xede sozialak ahalbidetzen badu EAEn jardutea; beti ere laguntza programa honetako 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatu nahian.
  • Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean "ESE") moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta diru laguntza programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusibok.

INFORMAZIO:

Energiaren Euskal Erakundea