Gazte enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren esparruan, gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena, 2019. urterako

[GEL-2019]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Bermeko Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, lanbide-eskarmentua eskuratu eta gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurriak baitira kontratazioak.

Aurrekontuko zuzkidura

6.500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua deialdi honetako I Eranskinean ezarri da.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, diruz lagundutako azken kontratazioa abiatu aurreko 5 egun balioduneko epean, eta honako dokumentazio hau aurkeztu ondoren:

  • Kontratatutako langileen zerrenda, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera emandako eredu normalizatuan.
  • Lan-kontratuen kopia eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako komunikazioa.
  • Kontratatutako pertsona bakoitzaren Kotizaziorako Datuen Txostena (KDT).
  • Kontratatutako pertsonen hautaketari dagokion akta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo bere erakunde laguntzaileak igorritako pertsona langabeen zerrenda. Aktak egiaztatu behar du hautaketa-prozesuan gutxienez emakume batek parte hartu duela. Emakumerik parte hartzen ez baldin badu, ezinezkoa zela justifikatzeko arrazoiak azaldu behar dira.
  • Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enpleguko Ekimenaren baterako finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari.
  • Erakundearen ordezkariaren adierazpena, kontratazioek 4.4 artikuluak araututako baztertze-kausarik ez dutela azaltzen duena.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak

Garapen-agentziak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak edo horien mendeko toki-garapeneko agentziek, baldin eta nortasun juridiko propioa baldin badute.

Betekizunak

  • Langabezia-tasa handiak dituzten udalerriak dira; zehazki, 2019ko martxoaren datuei begiratuta, 30 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa % 16,2koa edo handiagoa duten udalerriak, baldin eta hil horretan adin-tarte horretako 10 pertsona edo gehiago baldin bazeuden langabezia-egoeran udalerri horietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-eskatzaileen estatistika fitxategiaren datuen arabera. Udalerri horiez gainera, onuradun dira hiru lurralde historikoetako hiriburuak. Erakunde bakar bat izan daiteke onuradun udalerri bakoitzean, hau da, udala lehentasunez, edo toki-garapeneko agentzia. Toki-garapeneko agentziaren jarduera-eremua udalerri bat baino gehiagokoa baldin bada, dirulaguntzen onuradun izan daiteke udalerri horietan erroldatutako pertsonei egindako kontratuengatik eta udalerri bakoitzari esleitu zaion aurrekontuaren mugaraino, baldin eta udalek ez baldin badute dirulaguntzarik eskatu.
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa:945 062.406

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213

 

Kodea

10737

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


II. Eranskinari eranskiko zaio:

  • Toki-eremuko kontratazio-plana. Deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini behar du kontratazio-planak, eskabide-ereduan zehaztutako moduan. Kontratu baterako baino gehiagotarako eskatzen baldin bada dirulaguntza, haien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da.
  • Memoria labur bat, kontratazio-planak genero-ikuspegia nola barneratu duen azaltzeko.
  • Memoria ekonomikoa, kontratazio-plana betetzeko gastuen aurreikuspenak zehaztuta.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez 6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Kontratatutako langileen zerrendaren komunikazioa


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Kontratatutako langileen zerrenda


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Justifikazioa eta amaierako likidazioa


Diru-laguntzaren justifikazioa eta amaierako likidazioa egiteko, toki-erakunde onuradunek dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte egindako kontratu guztiak amaitu ondorengo hilabetearen gehieneko epean eta, beti, 2019ko apirilaren 20a baino lehen:

a) Jardueraren amaierako memoria, alderdi hauek behintzat adieraziko dituena:

- Kontratatu diren pertsonek egindako jardueren deskribapena

- Kontratatutako pertsonen xehetasunak

b) Toki-erakunde onuradunaren idazkariaren/ikuskatzailearen egiaztagiria, aipatutako jarduketek eragindako gastuak eta egiaz ordaindutakoak justifikatuta.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk