Gazteen prestakuntzarako laguntzak. Barakaldo 2020

Deskribapena


Xedea

Ondorengo gastuei aurre egiteko emango ditu Udalak dirulaguntzak:

  • Gradu ikasketei, bigarren zikloko graduondo ofizialei (masterra), hirugarren zikloko graduondo ofizialei (doktoretza), heziketa-zikloei, oinarrizko lanbide heziketari, deialdirako data ezarria duten enplegu eskaintza publikoetarako prestakuntzari eta Eusko Jaurlaritzaren onespen administratiboa duten homologatutako zentroetan ematen diren hizkuntzei (euskara eta gaztelania izan ezik) dagozkien matrikula edo ikasketen urteko gastuak nahiz 18 - 35 urteko gazteen oinarrizko ikasketei dagozkionak, betiere gastu horiek 2019ko irailaren 29tik 2020ko irailaren 28ra egin badira.
  • Onuradunaren ikasketei loturiko liburuen eta ikasketa materialaren urteko gastuak, bai eta deialdirako data ezarria duten Enplegu Eskaintza Publikorako gaiei loturikoak ere, betiere gastuak 2019ko irailaren 29tik 2020ko irailaren 28ra bitartean egin badira.
  • Onuradunaren ikasketei loturiko material informatikoa (hardware eta software) erosteagatiko 2019ko irailaren 29tik 2020ko irailaren 28ra bitarteko gastuak. Ez dira, inola ere, mugikorren erosketa-gastuak ordainduko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/01 – 2020/09/30

ZENBATEKOA: 90.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Formakuntzaren gastu orokorretarako eta material informatikoak erosteko dirulaguntzen onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Diru-laguntzaren deialdia onartzen den egunean 18 eta 35 urte bitarte izatea, biak barne.
  • Gutxienez bi urtez Barakaldoko udalerrian erroldaturik egotea dirulaguntzaren deialdia onartzen den egunean.
  • Artikuluan adierazitako ikasketetako batean matrikulatuta egotea. Horretarako, aipatutako ikasketetan matrikulatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Matrikula onartzeko, gutxienez ezarritako kredituen %50 osatzen duten ikastaroko hiru irakasgai barne hartu behar ditu gutxienez, ikasturte ezberdinei badagozkie ere.

ARAUDIA:

2020ko abuztuaren bosteko 5000 Alkate Dekretu bidez, Barakaldoko gazteen prestakuntzarako Barakaldoko Udalak 2020an emango dituen diru-laguntzei buruzko deialdia onartu du