Garraioaren alorrean, furgoneta elektrikoaren ildoan laguntzak. Bilbo 2020

Bilboko Udala

Deskribapena


Xedea

Honakoa da deialdiaren xedea: dirulaguntzak ematea, furgoi edo furgoneta %100 elektrikoak eskuratzeko, Bilbon lan egiteko, eta, hala, laguntzea airearen kalitatea hobetzen, zaratazko kutsadura urritzen eta berotegi-efektua eragiten duten gasen isuria eta energiaren kontsumoa urritzen.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/03 – 2020/11/16

ZENBATEKOA: 70.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bilbon salgaiak banatzeko lanetan jarduten diren garraio-hornitzaile edo autonomoak.

ARAUDIA:

Bilboko Hiriko Gobernu Batzaordearen 2020ko urriaren 21eko Erabakiaren laburpena. Erabaki horren bidez, diru-laguntza emateko deialdia egiten den Garraioaren alorrean, furgoneta elektrikoaren ildoan.