"Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI (46) Ikastaroa (2020-2021)" egiteko matrikula-bekak. Ikastaroa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du

[evetu_bekak_2020_21]

Deskribapena


Xedea


Deialdi honen helburua da oinarri komun arautzaileak ezartzea, bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka norgehiagoka-araubidean esleitzeko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiteko. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du aipatutako ikastaroa.

Bi matrikula beka mota ezartzen dira:

a) A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak II. eranskinean ezartzen dira.

b) B mota: 2 matrikula-beka historial akademiko bikaina duten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak III. eranskinean ezartzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

13900

Prestazio ekonomikoa

13.900,00 euro bideratuko dira iragarritako bost diru-laguntzak finantzatzeko. Matrikula ordaintzeko bost beketako bakoitzaren zenbatekoa
2.780,00 € eurokoa da.

Motaren bateko bekaren bat hutsik geratuz gero, betekizunak betetzen ez dituen eskaerarik ez dagoelako, beste motako beka gisa esleituko da,
horretarako betekizunak betetzen dituzten eskaerarik egonez gero.

Ordainketa-modua:

Beka onartu ondoren, esleipendunek matrikula-bekaren kopuru osoaren (2.780,00 €) aurre-ordainketa bat jasoko dute, eta zenbateko horrekin ordaindu
beharko dute ikastaroaren matrikularen zenbateko osoa, 2020ko abenduaren 10a baino lehen.

.

Nori dago zuzenduta


Indarra dagoen Hirigintza eta Lurralde Ikasketetan matrikulatzeko eskaera egin duten pertsonak.

Betekizunak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa



Errekalde zumarkalea,18. Bilbo

944031600/02/04

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan araututako emakida-prozedura ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk