Euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinarako diru-laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Horretara, bada, foru-dekretu arautzaile honen bidez, talde hauetakoren batean sar daitezkeen proiektuak izango dira dirulaguntzen deialdi honen xedea:

  • A multzoa: zerbitzu anizkoitzeko euskarazko atari eta webgune berriak, web bidezko parte-hartze eta komunikaziorako edukiak egitea, eta komunitate birtualak sustatzea helburu duten egitasmoak, eta 2020a baino lehen sortutako atari edo webguneak eduki eta zerbitzuez elikatzea helburu dutenak.
  •  B multzoa: Euskaraz dauden gailu mugikorretarako aplikazio, bideo-joko eta ordenagailuetan erabiltzeko ekoizkinak, baita, ordenagailuetan edo gailu mugikorretan erabiltzekoak ez izan arren, euskaraz eginiko softwarea behar duten bestelako ekoizkinak ere.
  •  C multzoa: euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea. Euskarazko multimedia eduki berriak sortzea euskarri fisiko batean (CD, DVD, eta abar) argitaratzekoak baldin badira edota eduki hauen zabalkunderako soilik sortutako web bidez argitaratzen badira.
  •  D multzoa: softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea helburu duten proiektuak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/02 – 2020/01/31

ZENBATEKOA: 200.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza sozietateak, kooperatiba sozietateak, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, enpresaburu indibidualak eta profesionalak izan daitezke foru-dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun, 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ez badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Dagokien Erregistroan izena emanda egotea.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 188/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 10ekoa. Honen bidez, oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira, 2020ko ekitaldian euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinak egiten dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei dirulaguntzak emateko.