Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programa (PREE programa). 2020

Deskribapena


Xedea

Energiaren azken kontsumoa murrizteko neurriak sustatzea eta energiarekin, klimarekin eta susperraldi ekonomikoarekin zerikusia duten helburuak betetzen laguntzea, eta horretarako, dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egingo dira. Era horretan, energia eraginkortasunaz diharduen 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/UE Zuzentarauaren 7. artikuluan ezarritako energiaren aurrezpenaren inguruko helburua betetzen laguntzen da; baita bizitegi eta merkataritza eraikinetan birgaitze sakona eta errentagarria egiteko epe luzeko estrategia abian jartzen ere, higiezinen parkea energia errendimendua hobetzeko xedez eta energia kontsumoa gutxitzeko, aipatutako Zuzentarauaren 4. artikuluan aipatzen den bezala.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/16 - 2021/07/31

ZENBATEKOA: 28.195.072,00 euroak

ONURADUNAK:

Edozein erabileratarako eraikinetako jabeak diren izaera pribatuko edo publikoko pertsona fisiko edo juridikoak.
Etxebizitza-erabilerako bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratu direnak.
Elkartutako eraikinen jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak eta Jabetza Horizontalaren dagokion titulua sinatzen ez dutenak.
Enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, jabetzarekin epe luzerako indarreko kontratu bidez baldintza hori egiaztatzen dutenak, kontratu horrek ahalmen espresua emango dielarik programan barne hartu beharreko jarduketako zaharberritze-obrei ekiteko.
Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.
Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala.
Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.

INFORMAZIO:

EVE