EUSKADI TURISMO BONUA

Deskribapena


Xedea

2020rako dirulaguntzen programa berri bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko eta sustatzeko jarduera bideratzea helburu duena. Horretarako, ostalaritzan, sukaldaritzan eta turismo-intereseko jardueretan eta ostatuan deskontuak egiteko bonuak emango dira.

Programa kudeatzea lurralde historiko bakoitzeko Merkataritza-ganberei dagokie.

Prestazio ekonomikoa

Ondasun, produktu eta zerbitzu turistikoak eta sukaldaritza- eta ostalaritza-ondasunak kontsumitzea diruz lagunduko da, deskontu-bonuak eskuratuz; horrela, erabiltzaileak prezioa murriztuko du ondasun, produktu eta zerbitzu horiek erosteagatik.

Deskontu-bonuak atxikitako establezimendu eta enpresek berek aplikatuko dituzte turismo, sukaldaritza eta ostalaritzako ondasun, produktu eta zerbitzuak erosten diren unean.

Bi muga ezartzen dira erabiltzaileek deskontu-bonuak eskuratzeko:

.- gehienez 2 deskontu-bonu establezimendu edo enpresa bakoitzean, faktura bakoitzeko;

.- Gehienez ere 40 euroko deskontua erabiltzaile bakoitzeko, NAN bidez identifikatu beharko dena.

Deskontu-bonuak hiru baliotan emango dira (5, 10 eta 20 euro), eta programari atxikitako establezimendu eta enpresetan onuradunek egindako erosketa-balioaren arabera aplikatuko dira (20, 40 eta 60 euro). 5 euroko deskontu-bonuak 20 euroko gutxieneko erosketetan erabili ahalko dira programari atxikitzen zaizkion ostalaritzako, sukaldaritzako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan. 10 euroko deskontu-bonuak 40 euroko gutxieneko erosketetan erabili ahalko dira programari atxikitzen zaizkion ostalaritzako, sukaldaritzako eta interes turistikoko establezimendu eta enpresetan. 20 euroko deskontu-bonuak 60 euroko gutxieneko erosketetan erabili ahalko dira programari atxikitzen zaizkion ostalaritza-establezimenduetan.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euros

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

18 urtetik gorako pertsona fisikoak izango dira laguntza hauen onuradunak, baldin eta Euskadin bizi badira edo beste leku batzuetatik bisitatzen bagaituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo, sukaldaritza eta ostalaritzako ondasun, produktu eta zerbitzuak kontsumitzen dituztenean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Kontaktu-informazioa


ARAZO TEKNIKOAK: 943055530

 

LURRALDEKO MERKATARITZA-GANBERAK:

 

ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA:

 

Lucía Bergareche 945141800

 

BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA:

 

Vanesa Sánchez 944706500

 

GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA:

 

Leire Etxebeste 943000308

 

Kodea

11080

Atxikimendu tramitea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

"Euskadi Turismo Bono" programa atxikitzeko eta kudeatzeko prozesua


Baldintzak betetzen dituzten eta programa honi atxiki nahi zaizkion establezimendu eta enpresek esteka honen bidez formalizatu beharko dute atxikitzeko eskabidea:

https://www.euskaditurismobono.eus/

Atxikitzeko epea urriaren 6an hasi eta 27an amaituko da.

Merkataritza-ganberek, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, establezimendu eta enpresa eskatzaileei jakinaraziko diete onartu egin dutela edo eskaera ez dutela onartu. Atxikitako establezimendu eta enpresei beharrezko den dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaie.

OHARRA: Erabat debekatuta dago establezimendu edo enpresei diskriminazio edo tratu-desberdintasun oro, bereziki horren oinarrian baldin badago establezimendu elkartua den ala ez eta establezimendua zein elkartea den.

Dirulaguntzen programa honi atxikitako establezimendu eta enpresek programari atxikitzeko egoeraren berri eman beharko dute establezimenduaren kanpoaldean, dagozkion publizitate-materialak jasoz eta jarriz.