EUSKADI BONO-DENDA

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek gauzatutako txikizkako establezimenduetan ondasunen kontsumoa sustatzeko.

Euskadiko herritarren eskura egongo diren deskontu-bonuen bidez antolatuko da, bonoak EAEko eremu osoan kanpainari atxikitako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko izango dira.

Euskadi bono-denda programa kudeatzea lurralde historiko bakoitzeko merkataritza-ganberei dagokie.

Aurrekontuko zuzkidura

3.700.000

Prestazio ekonomikoa

 Kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko dirulaguntzak emango dira, bertan eskuragarri egongo den deskontu-bonu baten bidez.

"Euskadi saltoki-bonua" horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da.

Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere lau deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 40 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.

 

 

Ordainketa-modua:

Deskontu-bonuak establezimenduek beraiek aplikatuko dituzte, erosketa egiten duten pertsonak identifikatu, eta EAEn bizi direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Bonuaren deskontuaz baliatzeko eskubidea duten kontsumitzaileak 18 urtetik gorakoak izango dira, EAEko edozein udalerritan bizi direnak, pertsona bakoitzeko lau bonu gehienez ere.

Txikizkari merkataritza

Diruz lagunduko den jardueraren eremuak autonomoek eta micro eta enpresa txikiek Euskal Herriko merkataritza establezimenduetan egindako txikizkako merkataritza oro hartzen du, baita Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko kategoria edo epigrafe hauetan ere:

 

KODEA

JARDUERA

6443

Pastelgintza, opilgintza eta gozogintzako ekoizkinen txikizkako salmenta.

6444

Izozkien txikizkako salmenta.

6445

Gozoki eta bonboien txikizkako salmenta

645

Ardo eta era guztietako edarien txikizkako salmenta.

651

Oihalgintza ekoizkinen, jantzigintza, oinetakogintza, larru eta larruki artikuluen txikizkako salmenta.

6511

Oihalgintza ekoizkinen, etxeko jantzigaien, alfonbra eta antzekoen eta tapizerigaien txikizkako salmenta.

6512

Jantzi eta zorongentzoko era guztietako prenden txikizkako salmenta.

6513

Mihiseria eta kortseteria gaien txikizkako salmenta.

6514

Mertzeri eta paketeri gaien txitizkako salmenta.

6515

Jantzi berezien txikizkako salmenta.

6516

Oinetakoen, larruzko artikuluen eta antzekoen edota ordezkoen txikizkako salmenta, hala nola, uhelena karterena, boltsoena eta, orohar maleta eta bidai artikuluena.

6517

Larruzko jantzien txikizkako salmenta.

6522

Drogeri lurrindegi eta kosmetika gaien txikizkako salmenta, garbigaiena, pinturena, barnizena, hala nola, kimika ekoizkinena.

6523

Lurrindegi eta kosmetiko gaien txikizkako salmenta, hala nola higiene eta garbitasun pertsonolerako artikuluak.

6524

Belar dendetan landare eta belarren txikizkako salmenta.

6531

Altzarien (bulegoetakoak ezik) txikizkazko salmenta.

6532

Materiale eta aparatu elektrikoen, elektronikoen eta etxeko elektrikoa ez den baste energiaren
batez eragindako etxeko aparatuena eta sukaldeko altzariena.

6533

Sukaldeko ontziteriaren, burdingaien, apaingaien, oparigai edo erreklamogaien (bisuteria eta
elektragailuak barne) txikizkako salmenta.

6534

Eraikintzarako materiale eta artikuluen eta saneamendurako mobiliariaren txikizkako salmenta.

6535

Ate, leiho eto pertsiana, moldura eto markoen txikizkako salmenta, hola nola oholtzena eto parket mosaikoena eta saskigaien eta kortxozko artikuluena.

6536

«Brikolaia» artikuluen txikizkako salmenta.

6539

Etxearen ekipamendurako b.i.s.g.ko zenbait artikuluren txikizkako salmenta.

6545

Era guztietako makineriaren (etxeko, bulegoko. medikuntzako, ortopediko, optiko eta argazkigintzako aparatuak ezik) txikizkako salmenta.

657

Musika instrumentuen eta beren akzesorioen txikizkako salmenta, orohar.

6592

Bulegoko altzarien eta bulegoko makina eta ekipaien txikizkako salmenta.

6593

Medikuntza, ortopedia, optika eta argazkigintzarako aparatu eta tresneriaren txikizkako salmenta.

6594

Liburu, aldizkari eta papergaien eta bulegogaien txikizkako salmenta, baita marrazkigintzako eta arte ederretako tresna eta lanabesena.

6595

Bitxigaien, erlojugintzako gaien, zilargintza eta bisuterigintzako gaien txikizkako salmenta.

6596

Jostailuen, kirolgaien, kirol jantzien, oinetakoen eta zorongen txikizkaho salmenta, hala nola arma, kartutxo eta pirotekni gaiena.

6597

Hazi ongarri, landare eta animali txikien txikizkako salmenta.

6598

«Sex shop›› etako gaien txikizkako salmenta.

 

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Kontaktu-informazioa


ARAZO TEKNIKOAK: 943055530

 

LURRALDEKO MERKATARITZA GANBERAK:

  • ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA:

Miriam Santos  945141800

  • BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA:

Vanesa Sánchez 944706500

  • GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA:

Leire Etxebeste 943000308

 

Kodea

11079

Eskaera


Begiratu atxikimendu tramitea. 
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

"Euskadi Bono-Denda" programa atxikitzeko eta kudeatzeko prozesua


Baldintzak betetzen dituzten eta programa honekin bat egin nahi duten saltokiek atxikitzeko eskaera formalizatu beharko dute hurrengo estekan:

http://euskadibonodenda.eus/

Atxikitzeko epea urriaren 6an hasi eta 27an amaituko da.

Ganberek, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, eskabidea onartu edo ukatu duten jakinaraziko diete saltoki eskatzaileei, esleitutako deskontu-bonuen kopurua ere, hala badagokio. Nolanahi ere, irizpide demografikoen araberako banaketa orekatua bermatuko da.

Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie.

Oharra: saltokiek ezingo dute bonorik hartu edo gorde beren ohiko bezeroentzat eta publizitate-materialak ageriko leku batean jarri beharko dute.