ETEko eta autonomoentzako laguntzak, COVID-19ren ondorioak arintzeko. Berantevilla 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza emango da alarma egoera indarrean jartzeak eragindako zuzeneko ondorioetarako, ondorio hauen zerrendaren arabera:

  • Familia eta lana bateratzeko zailtasunak lantokien itxiera ofiziala dekretatzeagatik.
  • Dendak eta gainerako establezimenduak oro har ixteko aginduak sortutako galera ekonomikoak.
  • Ez-funtsezkoak edo funtsezkoak diren jardueren barruan egoteagatik ondasunak edo zerbitzuak ekoiztea edo egitea erabat edo partzialki geldiarazi edo eten behar izateagatik sortutako
  • galera ekonomikoak konpentsatzea.
  • Koronabirusagatik lana galdu duten edo lanorduak murriztu zaizkien pertsonak.
  • Ikasleek linean ikastea errazteko behar zen material informatikoa erosi behar izan duten pertsonak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/28 – 2020/10/19

ONURADUNAK:

Pertsona eta entitate onuradunak dira pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak eta, pertsona juridikoen kasuan, 10 langile baino gutxiago dauzkaten mikroenpresak, Berantevillan kokatutako jarduera ekonomiko baten titular direnak.

ARAUDIA:

Behin betiko onespena ematea COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak kaltetutako Berantevillako ETE, autonomo, pertsona edo familientzako aparteko laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen berariazko ordenantzari