Establezimenduak higiene edota babes behar berrietara egokitzeko dirulaguntzak. Eskoriatza 2020

Deskribapena


Xedea

Covid-19 pandemiagatik beharrezko diren higiene edota babes neurri bereziak ezartzeko inbertsioak eta ekipamenduen instalazioa finantzatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/26 – 2021/01/14

ZENBATEKOA: 18.651,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzak Eskoriatzako txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetako autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.

ARAUDIA:

COVID-19 pandemia dela eta establezimenduak higiene edota babes behar berrietara egokitzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia.

COVID 19 pandemia dela eta, establezimenduak higiene edota babes behar berrietara egokitzeko laguntzen programarako eskaerak aurkezteko epea luzatzea.