Espazio publikoko sormen- eta kultura-sektoreen proiektuetarako dirulaguntzak. Bilbao 2020

Deskribapena


Xedea

Bilboko sormen- eta kultura-sektoreari babesa ematea eta hiria dinamizatzen duten proiektuak diruz laguntzea, bai eta herritarren parte-hartzea modu seguru eta arduratsuan bideratzea ere.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/25 – 2020/10/14

ZENBATEKOA: 52.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisiko zein juridikoek, baldin eta Bilboko kultura- eta sormen-sektoreetakoak badira eta honako forma juridiko hauetakoren baten pean jarduten badute: ETEak edo mikroETEak, autonomoak, elkarteak edo fundazioak.

ARAUDIA:

Bilbao Ekintza, EPELko Administrazio Kontseiluaren 2020ko irailaren 11ko Erabakiaren pasartea, hiriaren dinamizazioa sustatzen duten espazio publikoko sormen- eta kultura-sektoreen proiektuetarako dirulaguntzak jasotzeko deialdia egiten duena.