Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programa. 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Enpresa-sareari bideraturiko jarduerak, COVID-19aren inpaktuaren ondorioak arintzekoak, bai eta lehen inpaktuaren ondoren suspertze ekonomikoan laguntzeko neurriak ere. Entitateek eurek bakarrik zein beste batzuekin batera egin ditzakete jarduerok.

Entitate onuradunen ekonomia-sustapenaren eginkizuna sendotzeko jarduerak, haien eraginkortasuna eta koordinazio-gaitasuna hobetzeko COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako egoeraren aurrean.

Jarduera hauek sartuko dira: balio-proposamena hobetzeko bideratutakokudeaketa-planak egitea; eta gobernantza-eredu berriak diseinatu eta ezartzea lurraldekoekonomia-sustapenaren koordinazioa hobetzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/26 – 2020/06/19

ZENBATEKOA: 990.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Toki-administrazioek edo mankomunitateek eratutako toki-garapeneko agentziak, bai eta landa-garapeneko elkarteak ere.
  • Toki-garapeneko agentziarik ez duten mankomunitateak edo udalerriak.
  • Fundazioak, baldin eta beren estatutuetan espresuki identifikatuta badaukate toki-garapenaren eta enpresa-lehiakortasunaren arloetan jarduten dutela.

INFORMAZIO:

Bizkaiko Foru Aldundia