Errepideko garraio arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako diru-laguntzak 2020an

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei, horien federazio eta konfederazioei, eta kooperatiben federazio eta konfederazioei laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

65.000 €

Prestazio ekonomikoa

Limiteak

Laguntzekoak diren gastuak eta gehieneko kopuruak.

  1. 2020. urtean, eta gehienez ere % 50eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:
    1. Garraio-sektorearen jardueran aritzeko baldintzak sustatu eta hobetzeko azterlanak eta prestakuntza-jarduerak egiteko direnak, bai eta elkartearen jarduerak eta garraioarekin lotutako albisteak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetarako direnak ere.
    2. Garraio-azoka eta -lehiaketetan -autonomikoetan, estatukoetan edo nazioartekoetan- parte hartzera edo antolatzera zuzendutakoak, ekitaldi bakoitzeko bi ordezkari gehienez ere. Ez dira kontuan hartuko bidaiaren gastuak (garraioa, ostatua, dietak, etab.).
    3. Langileen gastuak, kaleratzeengatiko eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik
    4. Helburuak lortzearekin lotutako funtzionamendu-gastu hauek:
      • Erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzen errentamenduak
      • Erakunde eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak
      • Aseguru-primak
      • Komunikazioak
      • Hornidurak
      • Beste erakunde batzuetako kide izateagatik ordaindu beharreko kuotak
  2. Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak gastu-kontzeptu bakoitzerako:
    1. 1.500 euro, 3. artikuluko 1. paragrafoko a) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
    2. 1.500 euro, 3. artikuluko 1. paragrafoko b) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
    3. 8.500 euro, 3. artikuluko 1. paragrafoko c) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
    4. 8.500 euro, 3. artikuluko 1. paragrafoko d) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.

Ordainketa modua

  1. Emandako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, diruz lagundutako jarduera guztiz burutu ondoren eta justifikazio-kontu bat aurkeztuz egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren. Kontu hori egiteko, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluaren bigarren paragrafoan eta hura garatzen duen Erregelamenduaren (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) 72. artikuluan adierazitakoa bete beharko da.

    Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek izango ditu:

    1. Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen jarduketa-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
    2. Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
    3. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

      Horrekin batera, diruz lagun daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira.

  2. Justifikazio-kontuaren aurkezpena 2020ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.
  3. Ez da ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez baditu edo itzulketa bidezkoa dela adierazten duen ebazpen baten bidez zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Garraioko enpresa edo-eta profesionalek osatzen dituzten eta helburu gisa garraio arloaren interesak ordezkatu eta defendatzea duten elkarte profesional eta enpresarialak.

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Garraio Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0029305

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan. Izapideak bide telematikoz baino ezin dira hasi eta jarraitu.

ADI, AURKEZTEKO EPEAREN ALDAKETA!!!

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 30ean amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk