Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzea izeneko programa. Gipuzkoa 2020

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da diru laguntzak ematea enpresetan pertsonen talentua eta gaitasunak sustatzeko, eta enpresa, gizarte eta lurralde balio partekatuak sortzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/10 – 2020/09/10

ZENBATEKOA: 3.120.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresa elkarteak, baita EAEn kokatutako enpresa elkarteak ere, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
  • Gipuzkoan ordezkari gehien dituzten sindikatuak.
  • Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.
  • Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finan tzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.
  • Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada.

INFORMAZIO:

Gipuzkoako Foru Aldundia