Enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programa. Gipuzkoa 2020

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Programaren helburua da sustatzea kalitatezko enplegua, enpresen errotzea, lehiakortasuna, bere jarraitutasuna eta jasangarritasuna eta enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/17 – 2020/09/08

ZENBATEKOA: 1.025.000,00 euroak

ONURADUNAK:

I. Eranskina:

  • Gipuzkoan dauden enpresak.

II. Eranskina:

  • Gipuzkoan dauden enpresak eta empresa-elkarteak.
  • EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
  • Gipuzkoako erakunde sindikal adierazgarrienak.
  • Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa-unitateak, eta partaidetzan, eta antolakuntza edo gizarte berrikuntzan espezializatutako ikerketa-zentroak.
  • Gipuzkoako entitate edo elkarte estrategikoak, hezkuntza, ekonomia eta gizarte, toki edo eskualde izaerakoak, Gipuzkoako ekonomia-jarduerako zona edo sektore bateko eragile egokiak edo giltzarriak biltzen dituztenak, interesa dutenak lankidetzan aritzeko ikuspuntu integral bat garatu dadin enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko.

INFORMAZIO:

Gipuzkoako Foru Aldundia