Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzako dirulaguntza. Elgoibar 2020

Deskribapena


Xedea

Udalarentzat ezinbestekoa da ideia ekintzaileak sustatzea, batez ere, gaur egun bizitzen ari garen ekonomia-krisi egoeran. Hartara, enpresa jarduera berrien ekimena sustatzeko, enpresak sendotzeko eta negozio bideragarriak dituztenak mantentzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/24 – 2020/11/30

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipatzen duen debekuren batean ere sartuta ez dauden pertsona fisikoek, juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek.

INFORMAZIO:

Elgoibarko Udala