Enpresa txiki eta ertainentzako, mikroETEentzako eta pertsona autonomoentzako laguntzak, COVID-19k sortutako egoeraren aurrean ekonomia suspertu ahal izateko. Plentzia 2020

Deskribapena


Xedea

  • COVID-19ak merkataritza-establezimenduak dituzten enpresetan eta Plentziako ekonomian eragin dituen ondorio negatiboak arintzea.
  • Pandemiak kolpatutako negozioen itxiera saihestea.
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondoren, establezimenduei berriz irekitzen laguntzea.
  • Laguntza ematea negozioei euren zerbitzuak segurtasun- eta higiene-neurri berrietara egokitu ditzaten.
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondoren, Plentziako merkataritza-establezimenduetako enplegua suspertzen laguntzea

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/15 – 2020/08/13

ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira pertsona fisikoak (autonomoak edota profesionalak, ondasun-erkidegoetako bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo pertsona juridikoak, baldin eta legez eratuta badaude, ekonomi jarduera bat (enpresa arlokoak edo profesionalak) garatzen badute.

ARAUDIA:

Plentzian establezimenduak dituzten ete-entzako, microeteentzako eta persona autonomoentzako laguntza-programa, COVIDak 2020an sortutako egoeraren aurrean Plentziako ekonomia suspertzeko.