Enpresa txiki eta ertainentzako, mikro-ETEentzako eta pertsona autonomoentzako laguntzak, COVIDek sortutako egoeraren aurrean ekonomia suspertu ahal izateko. Plentzia 2020

Deskribapena


Xedea

  • COVID-19ak merkataritza-establezimenduak dituzten nahiz establezimendurik ez duten enpresetan eta Plentziako ekonomian eragin dituen ondorio negatiboak arintzea.
  • Pandemiak kolpatutako negozioen etendura saihestea.
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondoren, Plentziako enplegua suspertzen laguntzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/08 – 2020/12/28

ZENBATEKOA: 86.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira pertsona fisikoak (autonomoak edota profesionalak, ondasun-erkidegoetako bazkideak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo pertsona juridikoak, baldin eta legez eratuta badaude eta ekonomi jarduera bat (enpresa arlokoak edo profesionalak) garatzen badute Plentzian.

ARAUDIA:

Plentzian establezimenduak dituzten ETE-entzako, MikroETEentzako eta pertsona autonomoentzako laguntza-programa, COVIDak 2020an sortutako egoeraren aurrean Plentziako ekonomia suspertzeko.