Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko programaren deialdia, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko

Deskribapena


Xedea

Martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuak aurreikusitako finantzaketa-lerroaren deialdia egitea. Dekretu horrek enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko 2020rako programa garatzea, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, aipatutako eragile ekonomikoen taldeak dituen 6 hilabeteko likidezia-beharrei eta egitura-gastuen finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Aparteko neurri multzo baten barruan sartzen da, Covid-19k eragindako osasun-krisiak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarean eragitea aurreikusten den aldi baterako kalteak ahal den neurrian arintzeko.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenak izapidetzen dituzten finantza-erakunde laguntzaileen bidez, finantza-lerroa eratuko du enpresa txiki eta ertainen, banakako enpresaburuen eta profesional autonomoen alde.

Ezarritakoaren arabera gauzatzen diren finantzaketa-eragiketa guztiek elkar bermatzeko sozietate laguntzaileren batek abalatuta egon beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak birfidantzamendu-sistema bat ezarriko du sozietate horrek abalatutako finantzaketa-eragiketetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Maileguen zenbatekoak:

  • 5000€-1.000.000€ ETEentzat.
  • 5000€-100.000€ MikroETEentzat eta profesional autonomoentzat.
  • Finantza eragiketak:


Tresna: mailegu amortizagarria.

  • Interes tasak: %0, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baititu.
  • Mailegu eragiketen epea: 5 urte (urtebeteko gabezia, nahi izanez gero)
  • Euribor aplikagarriarekiko diferentziala: %0,50
  • Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilabetez behin.Komisioak: 0€. Mailegu hartzaileak mailegua aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango du, inolako kosturik gabe.

Abalen kostua eta baldintzak:

  • Gauzatze komisioa eta azterketa komisioa: gauzatutako abalaren %0,25, behin bakarrik ordaindu beharrekoa.
  • Abalaren komisioa: %0,75 urtean. Komisio horrek Eusko Jaurlaritzaren %50eko diru-laguntza izango du.
  • ELKARGIk ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko ETEak

Eskakizunak:

  • 250 langile baino gutxiago izatea
  • Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea
  • Adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa batek edo batzuek, zuzenean edo zeharka, ETE horren %25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea

Euskadiko norbanako enpresariak (mirkoETEak) eta autonomoak

Eskakizunak:

  • Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea
  • PFEZari lotetsitako jarduera ekonomikoetatik edo profesionaletatik etekinak lortzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ogasuna eta Ekonomia

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ogasuna eta Ekonomia

Kontaktu-informazioa


- Araba: 945 23 12 12  comercialaraba@elkargi.es
- Bizkaia: 944 23 82 28  comercialbizkaia@elkargi.es
- Gipuzkoa: 943 30 90 60  comercialgipuzkoa@elkargi.es
- Navarra: 948 22 70 22  comercialnavarra@elkargi.es

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe