Enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

2020ko ekitaldian enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan egingo diren planak

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/02 – 2020/01/31

ZENBATEKOA: 270.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak (irabazi-asmorik gabeko kooperatiba-sozietateak izan ezik), enpresaburu indibidualak eta profesionalak izan daitezke foru-dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun, 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ez badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Eurei dagokien Erregistroan izena emanda egotea.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 189/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 10ekoa. Honen bidez, oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira, dirulaguntzak emateko merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei, 2020ko ekitaldian euskararen erabilera sustatzeko.