Enpresa edo ekintzaileentzako laguntzak. Bergara 2020

Deskribapena


Xedea

  • Enpresa berriek lokalen alokairu-gastuei aurre egiteko dirulaguntza: Dirulaguntza horrekin lortu nahi da enpresa berriei jardueraren hasieran laguntza bat emateaz gain, herrian hutsik dauden lokalen erabilera berreskuratzea, eta bereziki Bergarako Hirigune Historikoan hutsik dauden lokalen erabilera.
  • Enpresa edo ekintzaileei laguntzeko dirulaguntza: Eragin izeneko programa. Dirulaguntza honen helburua da herriko merkataritza- eta industria-eremuetako funtzio ekonomikoa mantentzen eta areagotzen laguntzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/18 – 2020/12/01

ZENBATEKOA:

Alokatu: 20.000,00 euroak

Eragin Programa: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza jaso ahal izango dute egoi tza eta jardute-eremua Bergaran daukaten enpresek.

ARAUDIA:

Bergarako Udalak 2020. urterako enpresa edo ekintzaileentzako ezarri dituen dirulaguntza-programen deialdi irekia.

Enpresa edo ekintzaileei laguntzeko dirulaguntza: Eragin izeneko programa. Dirulaguntza honen helburua da herriko merkataritza- eta industria-eremuetako funtzio ekonomikoa mantentzen eta areagotzen laguntzea.