Enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzak. Abanto Zierbena 2020

Deskribapena


Xedea

Abanto Zierbena udalerrian enpresa-jarduera sortzen laguntzea. Horretarako, modu aktiboan lagundu nahi da langabeziari aurre egiteko borrokan, enplegua sortuko duten enpresako proiektu berriak abian jartzeko laguntza emanez eta horiek eratzeko zein hasierako inbertsioa egiteko izapideetara bideratutako diru-laguntzak ezarriz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 20/09/29 – 2020/10/31

ZENBATEKOA: 16.000,00 euroak

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta ondasun-erkidegoak, baldin eta helbide fiskala badute edo Abanto Zierbenan enpresa-establezimendu bat irekitzen badute eta aktibo ibilgetuan inbertitzen badute.

ARAUDIA:

Abanto Zierbenan enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzen 2020ko Programaren oinarriak-Abanto Ekintzaileak 2020.