Enpresa berriak sortzea sustatzeko laguntzak. Donostia 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza horien helburua Donostiako lurralde eremuan enpresa berriak sortzen laguntzea da. Zuzkidura ekonomikoak handituz, honako enpresa hauei lagunduko zaie batez ere:

  • Emakumeek sustatutakoak;
  • Lan merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituen gizataldeak sustatutakoak;
  • Donostiako Sustapenak bultzatu eta dinamizatzen dituen kluster batekoak edo jarduera kalean bertan daukan establezimendu komertziala dutenak.
  • Enpresa proiektu berritzaile bat bada.
  • Lantokia Donostiako Sustapenaren sustapen estrategian aipatzen diren auzoetan dutenak.
  • Lanpostuak sortzen dituztenak, bai norberaren konturakoak (2. bazkidea), bai langileak kontratatzekoak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/12 – 2020/12/31

ZENBATEKOA: 300.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona onuraduntzat joko da dirulaguntza jaso zuen jarduera egin behar duena edodirulaguntza ematea legitimatzen duen egoeran dagoena, baldin eta Oinarrietan jasotakobaldintzak betetzen baditu.

INFORMAZIO:

Donostiako Sutapena