Enplegurako laguntzak. Tokiko enplegua sustatzeko 3R programaren. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Foru Dekretu honen xedea da arautzea Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroentzako eta toki-erakundeentzako laguntzak, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz lanik gabe geratu diren pertsonei lanera itzultzen laguntzeko jarduketak egin ditzaten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/18 – 2020/07/17

ZENBATEKOA: 1.176.472,00  euroak

ONURADUNAK:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udal edo eskualdeetako Behargintzak enplegu eta tokiko garapenerako zentroak.
  • Aurreko letran definitutako Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroetako batean sartuta ez dauden Bizkaiko Lurralde Historikoko mankomunita teak edo udalak, baita haien mendeko edo haiei lotutako erakunde autonomoak, enpresa publikoak edo beste erakunde batzuk.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 52/2020 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa. Honen bidez, tokiko enplegua sustatzeko 3R programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroen eta toki-erakundeen bidez, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz lanik gabe geratu diren pertsonak berrorientatzeko eta pertsona horiei beste enplegu bat emateko neurriak martxan jartzeko dirulaguntzak emateko.