Enplegua Sustatzeko Proiektu Berezietako (Hotelgintza proiektua) laguntzak. Beterri Buruntza eskualdea 2019

Deskribapena


Xedea

Enpresei, langabeak, lan-eskatzaile moduan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan (EEZ) inskribatutakoak eta Proiektu Berezien programaren baitan parte hartzen dutenak «Hotelgintza» proiektuan, ohiko merkatuan kontratatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/03/30 – 2020/07/15

ZENBATEKOA: 35.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Onuradunak.

  • Eskualdeko udalerritakoaren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta egotea. Datu hau ofizioz egiaztatuko da.
  • Lan-eskaintza Lanbide-EEZn erregistratzeko unean, Lanbide-EEZn langabe eta enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea, eta egoera hau kontratatzen den unean mantentzea. Langabetu egoe raren egiaztapenak Lanbide-EEZk egingo ditu.
  • «Hotelgintza 2019» proiektuan partaide izatea, Lanbidek suben tzionaturiko Proiektu Berezien programaren baitan.
  • Enpresariarekin edo enpresaren kontrola dutenekin edo zuzendaritzako karguak betetzen dituztenekin edo, hala badagokio, Administrazio Kontseiluko kideekin odolkidetasunagatik edo ezkontzagatik bigarren mailara arteko ahaidetasun-harremana daukaten ezkontidearekin, ondorengoekin eta gainerako ahaideekin ahaidetasun-harremanik ez izatea. Enpresak zinpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko du (I. eranskina).
  • Ez mantendu izana lan harremanik enpresa kontratatzailearekin azken 6 hilabeteetan.

Enpresa onuradunak.

  • Enpresa edo erakundeak sozietarioki, gehiengo batean, administrazioen, ente edo erakunde publikoen mendekoak ez izatea edo horiekin loturarik ez izatea. Eskabidean adierazitako lan-baldintzak eta lan-sari baldintzak bermatzea, lanpostuaren lanbide kategoria eta aplikatzekoa den lan-hitzarmen edo enpresa-hitzarmenaren arabera.
  • Eskualdeko Udalekin zorrik ez izatea. Datu hau ofizioz egiaztatuko da.
  • Administrazio honi kontratazioaren ostean sortutako edozein aldaketaren edo arazoren berri ematea berehala.
  • Foru Ogasuneko zerga betebeharretan egunean egotea.

INFORMAZIO:

Enplegua sustatzeko proiektu berezietako laguntzen 2019ko deialdiaren barruan kontrataziorako laguntzak eskatzeko prozedura arautzen duten oinarriak. Beterri-Buruntza eskualdea egitasmoaren baitan jasotzen diren dirulaguntzak emateko deialdi publikoa.