Enplegua sustatzeko laguntzen eskaera 50 langile baino gutxiagoko enpresentzat. Vitoria-Gasteiz 2020

Vitoria-Gasteizko Udala

Deskribapena


Xedea

Gasteizko udalerrian egoitza eta lantokia dituzten eta COVID19ak sortutako krisiaren eragina jasan duten 50 langile baino gutxiagoko enpresetan enplegua sustatzeko laguntzak. Bi motakoak dira:

  • 1 motakoa. 2020ko martxoaren 14aren aurretiko kontratuak mantentzegatik, gutxienez, 2020ko ekainaren 21etik 6 hilabete. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.
  • 2 motakoa. Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeagatik, 2020ko martxoaren 14aren ondoren. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/17 – 2021/03/01

ZENBATEKOA: 200.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak barne) eta kontratatutako langileak dituzten autonomoak.

INFORMAZIO:

Vitoria-Gasteizko Udala