Enplegua sortzea sustatzeko diru-laguntzak. Amorebieta-Etxano 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da lantokia Amorebieta-Etxanon duten eta herriko langabetuak kontratatu, aldi baterako kontratu bat behin betiko kontratu bihurtu edo lanaldia %50era handitzen duten, lan baldintzak hobetuz, enpresa edo erakundeei diru laguntzak ematea. Era berean, enpresa ekimen bat gauzatzen duten langabetuei diru laguntzak ematea arautzen da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/14 – 2020/12/31

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Kontratazioa sustatzeko diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke lantokia Amorebieta-Etxanon duten enpresa edo erakundeak eta baita profesionalak, irabaz asmorik gabeko erakundeak eta enplegu zentroak, hauen xedea baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea baldin bada.
  • Langabezian dauden Amorebieta-Etxanoko ekintzaileak eta udalerrian negozio-unitate berri bat ezartzen dutenak.

ARAUDIA:

2019ko abenduaren 19ko 1680/2019 Alkatetza Dekretuaren laburpena, Amorebieta-Etxanon enplegua sortzea sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartzen duena.