Enplegua sortzea sustatzeko diru-laguntzak. Amorebieta-Etxano 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da lantokia Amorebieta-Etxanon duten eta herriko langabetuak kontratatu, aldi baterako kontratu bat behin betiko kontratu bihurtu edo lanaldia %50era handitzen duten, lan baldintzak hobetuz, enpresa edo erakundeei diru laguntzak ematea. Era berean, enpresa ekimen bat gauzatzen duten langabetuei diru laguntzak ematea arautzen da.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/14 – 2020/12/31
ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak
ONURADUNAK:
- Kontratazioa sustatzeko diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke lantokia Amorebieta-Etxanon duten enpresa edo erakundeak eta baita profesionalak, irabaz asmorik gabeko erakundeak eta enplegu zentroak, hauen xedea baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea baldin bada.
- Langabezian dauden Amorebieta-Etxanoko ekintzaileak eta udalerrian negozio-unitate berri bat ezartzen dutenak.
ARAUDIA: